Archive for Urtarrila, 2008

BSDtalk, podcast-ak.

Urtarrila 29, 2008

Hortik zehar OpenBSD-ren inguruan irakurtzen hari nintzela bsdtalk izeneko blog batekin egin dut topo. Berau BSD sisteman oinarritutako sistemen inguruko blog bat da. Bertan egileak dioen bezela “Talking about the BSD family of free operating systems.”, BSD sistemaren inguruko podcast-ak argitaratzen ditu; bai garatzaileekin entrebistak, berriak, jardunaldiak eta bestelakoak.
Bi saio iruditu zaizkit besteen gainetik deigarriak. [...]

GNU Debugger, lehen urratsak.

Urtarrila 24, 2008

Segurtasun informatikoaren munduan eta batez ere exploit eta ahultasunen ikerketan ezinbestekoa da programa baten exekuzioa ingurune kontrolatu batean egikaritzea. Hortarako ezagunak diren debugger edo araztaileak dira tresna ezagunenak. Windows inguruneetarako ezagunak dira OllyDbg, SoftICE edo IDA Pro bezalakoak.
Halere hauek garatzen dituzten enpresek ez dute linux inguruneetan interes askorik erakutsi(Hex-Rays, IDA Pro-ren egileak salbu). Badira hortarako [...]