Posted tagged ‘exploit’

GNU Debugger, lehen urratsak.

urtarrila 24, 2008

Segurtasun informatikoaren munduan eta batez ere exploit eta ahultasunen ikerketan ezinbestekoa da programa baten exekuzioa ingurune kontrolatu batean egikaritzea. Hortarako ezagunak diren debugger edo araztaileak dira tresna ezagunenak. Windows inguruneetarako ezagunak dira OllyDbg, SoftICE edo IDA Pro bezalakoak.

Halere hauek garatzen dituzten enpresek ez dute linux inguruneetan interes askorik erakutsi(Hex-Rays, IDA Pro-ren egileak salbu). Badira hortarako hainbat arrazoi, hemen azalduko ez ditugunak eta gaurkoarekin lotura ez dutenak. Guk FSF elkartearen eskutik datorren GNU Debugger, edo GDB hemendik aurrera, izango dugu hizpide.

Herraminta ezaguna da oso linux ingurunean araztatze lanak egin dituen inorentzat baina baita exploit eta ahultasun garapen ikerketan diharduenarentzat ere. Horregatik gaurkoan sarrera txiki bat egingo dugu bere konplexutasunari beldurra galdu eta hankak pixkat bustitzeko :-). Nere lehenengo tutoriala den honek izan dezakeen
gordintasunagatik barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik.

(gehiago…)

Advertisements