Posted tagged ‘openbsd’

BSDtalk, podcast-ak.

urtarrila 29, 2008

Hortik zehar OpenBSD-ren inguruan irakurtzen hari nintzela bsdtalk izeneko blog batekin egin dut topo. Berau BSD sisteman oinarritutako sistemen inguruko blog bat da. Bertan egileak dioen bezela “Talking about the BSD family of free operating systems.”, BSD sistemaren inguruko podcast-ak argitaratzen ditu; bai garatzaileekin entrebistak, berriak, jardunaldiak eta bestelakoak.

Bi saio iruditu zaizkit besteen gainetik deigarriak. Bata Richard Stallman (RMS), software askearen fundazioko buru eta GNU sistemaren sortzailearekin. Bestea Claudio Jeker, OpenBSDren garapen taldeko kidearekin. Biak ere entrebista oso interesgarri eta gomendatuak, ingelesarekin trebe xamarra den edozeinentzat.

(gehiago…)